Alberto Barandiaran (Hekimen): “Irismenaren irizpideaz gain, bestelako aldagai batzuk ere hartu behar dira kontuan”
Alberto barandiaran Hekimen herri-ekimeneko hedabideen elkarteko zuzendaria da. Elkarte horrek joan den martxoaren 4an egin zuen bere Batzar Nagusia, eta bertan adierazi zuten Eusko Jaurlaritzak hedabideentzako diru-laguntzak emateko moduarekiko desadostasuna: urte bakarrerako baino, urte gehiagorako ematearekin ados aghertu baziren ere, diru-laguntzak 2012tik izoztuta daudela salatu zuten eta, era berean, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin egindako bileretan proposatutako irizpideak ez dituztela kontuan hartu adierazi zuten. Diru-laguntzen azken banaketan, “irismena” irizpidea ezarri zuten, eta horrek kalte handiak eragiten dizkie herri-ekimeneko hedabideei, izan ere, ez baita gauza bera Gasteizen edota Azpeitian zabaltzea. Beste hainbat faktore ere kontuan hartu behar direla esan du Alberto Barandiaran Hekimen elkarteko zuzendariak.
-
Hizpidea: Alberto Barandiaran (Hekimen): "Irismenaren irizpideaz gain, bestelako aldagai batzuk ere hartu behar dira kontuan"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!