Alaitz Amundarain (BDZ Araba): “Palestinatik eskatzen digutena Israeli boikota egitea da.”
Larunbat honetan manifestazio nazionala izango da Ordizian, "Sionismoarekin konplizitaterik ez! CAF Palestinatik kanpora!" lelopean. Gasteiztik joateko autobusak antolatu dira.
CAF eta Saphir eraikuntza enpresa israeldarrak Jerusalemgo tren arinaren hedapenean parte hartzen dute (JLR ingelesez). Tranbia horrek hiria Israelen legez kanpoko koloniekin lotzen du Palestinako Lurralde Okupatuan.
Proiektu horrek, palestinarren jabetzak konfiskatu, lurralde palestinarra erantsi, Jerusalemgo auzoetatik biztanle palestinarrak lekualdatu eta kolono sionistak Palestinako Lurralde Okupatura transferitzea ahalbidetzen du.
Erakunde Sionistak nazioarteko komunitatea deritzon eta CAF bezalako enpresen konplizitateari esker baino ezin du mantendu palestinarren aurkako okupazio, kolonizazio eta apartheid erregimena. CAFek eta bere akziodunen parte direnek, hala nola Eusko Jaurlaritzak, Palestinako genozidio sionistari laguntzen diote. Mundu osoko kolektibo eta gizarte-eragile askok sionismoaren konplize izateari uzteko eta erakunde sionistarekiko kontratu guztiak bertan behera uzteko eskatu diote CAFi.
🚌GASTEIZTIK AUTOBUSAK🚌
⏰ 11:00etan
📍 Lakuako Amerika Latina parking-ean
✏️ Izena emateko: Lorategi, Hala Bedi eta Elizondo tabernetan
🪙 Salneurria: 10€
BDZ Araba taldeko kidea den Alaitz Amundarain izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Alaitz Amundarain (BDZ Araba): "Palestinatik eskatzen digutena Israeli boikota egitea da."00:13:54
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!