Akordioa lortu dute Talleres Abasoloko langileek, ia bi hilabeteko grebaren ostean
Langileek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espediente bat onartu dute, bi hilabeteko iraupena izango duena gehienez. Enpresak, bere aldetik, dituen zorrak kitatu eta lantegia saldu beharko du, "langile guztiak subrogatuta". through Aiaraldea.eus | Txabi Alvarado Bañares
Akordioa onartu zuten ostiralean Talleres Abasoloko langileek, bi hilabeteko grebaren ostean. Hala jakinarazi berri du LABek prentsa ohar baten bidez. Sindikatuak adierazi duenez, beharginek greba bertan behera utziko dute eta Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientean sartuko dira, “gehienez bi hilabeteko iraupena izango duena”.
Modu horretan, “denbora” emango diote enpresari, “langileen subrogazioarekin salmenta egin ahal izateko eta, aldi berean, sortutako zorra adostutako epeetan kitatzeko”. Izan ere, greba hasi zenean, langileek lau hilabete zeramaten soldata kobratu gabe.
Enpresaren salmenta helburu
LABen aburuz, garrantzitsua da tailerra “ahalik eta epe laburrenean” saltzea, egungo bazkideekin “etorkizuneko bermerik” ez dagoela iritzita. Horri lotuta, sindikatuak nabarmendu du grebak iraun duen bi hilabeteetan zehar ez dutela enpresako bazkideekin biltzerik izan, “hauen gizatasunik eza agerian geratu delarik”. “Prozesu horretan guztian, ez dira egoeraz arduratu, eta Administrazio Kontseiluko lehendakariak ere uko egin dio akordio sinatzeko bilerara joateari”, salatu dute langileen ordezkariek.
Gainera, enplegua suntsitu dela salatu du sindikatuak, langileetako batzuk borondatez joan egin direlako, “dagozkien kalte ordainak galduta”. “Ezin dugu onartu enpresen abandonuak enplegua suntsitzea, inolako ondoriorik gabe”. Gauzak hala, akordio honek egoera konpontzeko balioko duela ondorioztatu du LABek, “beste ezein langilek eskubiderik gal ez dezan”.
Urte hasieran ekin zioten grebari Tallerez Abasoloko langileek, eta ordutik hona protesta ekimen ugari egin dituzte Laudion. Pentsiodunekin edota gatazkan dauden beste zentroekin (Galvista edota Madres Mercedarias) batera mobilizatu dira, besteak beste:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!