Aitziber Romero (Mugimendu Feminista): “Gure helburua da mugimendu feministaren boteretze kolektibo bat egitea, Euskal Herriko txoko guztietan”
Manifestazioa deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak gaur 19.00retan Iparraldetik abiatuta.
Indarkeria matxistaren aurkako eguna da gaurkoa, azaroaren 25a, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministatik salaketarako deia egin dute, “Indarkeria matxistarik gabeko bizitza orain!” lelopean. Gasteizko mugimendu feministako Aitziber Romerorekin hitz egin dugu Hizpidean, beren aldarri eta salaketak plazaratzeko.
Euskal Herriko mugimendu feministak hainbat mobilizazio antolatu ditu lurralde osoan zehar. Gasteizko manifestazioa arratsaldeko 19.00retan izango da, Iparraldetik abiatuta.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Aitziber Romero (Mugimendu Feminista): "Gure helburua da mugimendu feministaren boteretze kolektibo bat egitea, Euskal Herriko txoko guztietan"00:06:31
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!