Aitor Miguel: “Udalaren azpikontratazio-sistemak kontrol publikoa eragotzi egiten du”
Aitor Miguel Gasteizko EH Bilduko zinegotzia FCC enpresak Agirrelandan erabiltzen dituen instalazioetan egon zen joan den astean. Aspalditik datoz FCC enpresari egiteh zaizkion kritikak, hiriaren garbiketan dauden gabeziak direla-eta: eztabaida kalean dago, baina baita udalean ordezkaritza duten alderdien artean ere. Eztabaida horren ondorioz egon ziren udal ordezkariak Agirrelandako instalazioetan. horien egoera egiaztatzeko. FCCko kudeatzailearekin tirabirak izan zituzten ez zietelako hainbat instalazio erakutsi nahi izan. Hortik harago, udalaren azpikontratazio sistemari ere egin dio kritika Miguelek: azpikontratazioa baino, udal zerbitzuen kudeaketa zuzena aldarrikatu du EH Bilduren izenean, herritarrontzat onuragarriagoa delakoan.
-
Hizpidea: Aitor Miguel: "Udalaren azpikontratazio-sistemak kontrol publikoa eragotzi egiten du"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!