Aitor Lopez (Berriztu): “Mundu mailako dinamika hauek era lokalera bideratu behar ditugu”
Datorren ostiralean, martxoaren 15ean, “Global Strike For Future”, mundu mailan antolatu den greba, eginen dute hainbat gaztek. Greta Thumbergek, 16 urtetako gazteak, herein zuen honen lehen hazia, bere ikastetxean ostiraletan greba eginez, aldaketa klimatikoa eta hau areagotzen duten politkak salatuz.
Olatu ekologista Europako hainbat herrialdetara hedatu zen eta Euskal Herrira ere iritsi da. Atzo bildu ziren “Fridays For Future, Arabako Asanblada” honen inguruan mintzatzeko, ostiraleko mobilizazioak antolatzeko eta baita Euskal Herrian eta Araban dauden arazo ekologikoen inguruko lanketaz hitz egiteko ere.
Hau guztia azaltzeko aipatutako asanbladako eta Berriztuko kidea den Aitor Lopez eduki dugu estudioan.
-
Hizpidea: Aitor Lopez (Berriztu): "Mundu mailako dinamika hauek era lokalera bideratu behar ditugu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!