Aitor Imaz (Gazte euskaltzaleen sarea): “Ikasketa prozesua %100ean euskaraz egiteko bermeak jartzea eskatzen dugu.”
Bihar martxoak 23, "Hezkuntza euskaldun baten alde" mobilizatuko dira Gasteizko ikasleak. Gazte Euskaltzaleen Sareak eta unibertsitateetako euskara taldeek deituta, 12:00etan Elurretatik hasiko da manifestazioa.
Gazte Euskaltzaleen sareak, Ikamak eta unibertsitateetako euskara taldeek deituriko mobilizazioak izango ditugu bihar hego euskal herriko lau hiriburuetan. “Hezkuntza euskaraz izango da” lelopean ikasleak kaleak betetzera deituak daude. Gazte Euskaltzaleen sareko kidea den Aitor Imaz izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Aitor Imaz (Gazte euskaltzaleen sarea): "Ikasketa prozesua %100ean euskaraz egiteko bermeak jartzea eskatzen dugu."00:06:08
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!