Aitor Imaz (Gazte Euskaltzaleen Sarea): “Euskararen borrokak geldialdi bat izan du, momentu egokia da euskararen borrokaren pultsua berreskuratzeko”
"Euskara Aurrera" lelopean manifestazioa antolatu dute Donostian larunbat honetarako.
Maiatzaren 21ean, 17.30etan, Antiguoko tuneletik abiatuko da Gazte Euskaltzaleen Sareak deitutako manifestazioa, eta “euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imajinatzen duten herritar guztiak” deitu dituzte bertan parte hartzera.
Euskararen aldeko borroka gainbeheran dagoela argudiatuta, bultzada berri bat emateko asmoz eta belaunaldi oso bat euskararen aldeko borrokara batu asmoz antolatu dute mobilizazioa. Sareko Aitor Imaz izan dugu gaur Hizpidean. Berak azaldu digu egiten duten egoeraren analisia, eta mobilizatzeko arrazoiak azaldu dizkigu, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Aitor Imaz (Gazte Euskaltzaleen Sarea): "Euskararen borrokak geldialdi bat izan du, momentu egokia da euskararen borrokaren pultsua berreskuratzeko"00:09:38
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!