Aitor (Hiruputzu Gaztetxea): “Gaztetxeko bi kideei jarritako salaketa poliziala atzera botatzeko eskaera egin, eta horren aurrean kritika politikoa egiteko eskubidea aldarrikatuko dugu”
Gaur arratsaldean, HIruputzuko Gaztetxearen alde egiteko, gaztetxeko bi kideei jarritako salaketa poliziala salatzeko, eta kritika politikoa egiteko eskubidearen alde mobilizatzeko deialdia zabaldu dute Zarauzko Hiruputzu Gaztetxetik. Arratsaldeko 19:00etan batuko dira Zarauzko Udaletxe plazan.
Zarauzko Hiruputzu Gaztetxeak azken aste honetan aditzera eman du gaztetxeko bi kide salatu dituela PSE-EEko zinegotzi batek harekin lotutako gertakari batengatik. Azaroaren 16an Gaztetxean bertan izan zen gertakaria manipulatzeaz gain, Hiruputzuko Gaztetxeak salatu du, zinegotziak eta alderdi honek, instituzioetan duten boterea baliatu dutela, bai gaztetxearen bai bi kide hauen aurka egiteko.
Gaur arratsaldean Gaztetxearen alde eta kritika politikoa egiteko eskubidearen alde mobilizatzeko deialdia zabaldu dute. Arratsaldeko 19:00tan batuko dira Zarauzko Udaletxe plazan. Bizi eta salatu duten egoera honi buruz eta gaurko mobilizazioaren inguruan hitz egiteko, Hiruputzu Gaztetxeko kidea den Aitor izan dugu gurekin Hizpidean.
Elkarrizketa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Aitor (Hiruputzu Gaztetxea): "Gaztetxeko bi kideei jarritako salaketa poliziala atzera botatzeko eskaera egin, eta horren aurrean kritika politikoa egiteko eskubidea aldarrikatuko dugu"00:09:40
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!