Aitor (Aske): “Bihar Oier Gomez gudariari omenaldia egingo diogu Gasteizen.”
"Aldaketa bilatzen dutenen aurka egingo du beti errepresioak."
Urtarrilaren 26an 4 urte bete ziren Oier Gomez gasteiztarra etxera itzultzea debekatuta eta gaixotasun luze baten ondorioz Baionan hil zela. Aske Antolakundean urtarrilak 28ko eguerdian omenaldia egingo dio Gasteizko alde zaharrean.
Lehen hitzordua, 12:30tan Faroloian ezarri dute, kalejira eta omenaldia egiteko. 14:30tan berriz, SUmendi espazio okupatuan bazkaria eta bertsolariak izango dira. Bazkarirako tiketak salgai daude 15€-tan Lorategin(Aranbizkarra), Potxi tabernan (Adurtza) eta Sierra tabernan (Kutxi).
Hizpidean izan dugu Aitor Aske-ko kidea.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!