Ainhoa Aizpurua (Zizta Euskara Taldea): “Ez da ezer amaitu, askoz gehiago behar da Euskal Herri euskalduna lortzeko”
Gasteizko hainbat eragilek egitarau alternatiboa antolatu dute Euskaraldiaren harira. “Belarri eta aho izateaz gain, ukabilak ere bagara” lelopean aldarrikatu nahi izan dute euskararen aldeko lana borroka politiko bat dela.
Judimendi, Olarizu eta Trikuharri Gazte Asanbladek, Askapenak, Ernaik eta Zizta Euskara Taldeak antolatu dituzte ekimen hauek, azaroaren 21etik abenduaren 1a arte euskararen inguruan hausnartzeko. Zizta Euskara taldeko Ainhoa izan dugu Hizpidean, eta deialdi hauen nondik norakoak azaldu dizkigu.
-
Hizpidea: Ainhoa Aizpurua (Zizta Euskara Taldea): "Ez da ezer amaitu, askoz gehiago behar da Euskal Herri euskalduna lortzeko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!