Ainhoa Alberdi (Askapena): “Euskal Herrian kontzientzia internazionalista zabaldu eta lantzeko tresna bat dira brigadak.”
“Brigadisten benetako lana Euskal Herrira itzultzean hasten da.”
Askapena, Euskal Herriko antolakunde internazionalistak 35 urte bete ditu. Bi urteetako geldialdi behartuaren ondoren berriz ere martxan jarri dituzte brigadak. Brigadak zer diren, internazionalismoa zer den, joan-etorriko elkartasun politikoa izan behar duela eta munduko herri langile guztien askatasuna helburu, lehen urratsa Euskal Herrian emateak duen garrantzia izan dugu hizpide Ainhoa Alberdi Askapenako militantearekin.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ainhoa Alberdi (Askapena): “Euskal Herrian kontzientzia internazionalista zabaldu eta lantzeko tresna bat dira brigadak.”00:12:39
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!