Ainhoa Alberdi (Askapena): “Asko dago jokoan eta mugitu egin behar gara.”
Bilboko manifestaziora joan-etorria egiteko, Gasteizko Askapenak antolatu duen autobusean tokia dago oraindik. Hala Bedi tabernan eman daiteke horretarako izena.
Larunbat honetan, manifestazio nazionalerako deia egin dute Askapena, Herri Ekimena eta “Bardenas ya!” antolakundeek. “NATO-Europar Batasunari ez! Euskal Herria anti-inperialista” lelopean kaleak hartzeko deia zabaldu dute, bihar bertan arratsaldeko 17:30etan Bilboko Eliptika plazatik hasita.
Bilboko manifestaziora joan-etorria egiteko, Gasteizko Askapenak antolatu duen autobusean tokia dago oraindik. Hala Bedi tabernan eman daiteke horretarako izena.
Deialdi honen xehetasun guztiak eskaini dizkigu Ainhoa Alberdi Askapenako militanteak Hala Bedi irratiko Hizpidea saioan.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!