Aimar Etxebarria (Iratzar): “Europak argitasuna eman behar du zentzu juridikoan erabakitze eskubideari buruz, nola eraman daiteke praktikara? Zein dira jarraitu beharreko urratsak?”
Iratzar eta Coppieters fundazioek Europa eta kultur aniztasunari buruzko jardunaldiak egin zituzten.
Europako etorkizunari buruz datorren Konferentziari ekarpena egitera begira, bi hitzaldi antolatu zituzten Iratzar eta Coppieters fundazioek elkarlanean. Parte hartzeko, Euskal Herriko zein Europako beste herrialdeetako kide ezberdinak gonbidatu zituzten. Lehen hitzaldia kultur aniztasunari buruzkoa izan zen, hizkuntza gutxituen oztopo eta erronkez aritu zena, Europako bermeen testuinguruan.
Bigarrenean erabakitzeko eskubidea eta autodeterminazioa izan zituzten hizpide, erabakitze eskubidea martxan jartzeko moduen bila, eta Europaren aldetik bide orri juridiko-politiko baten eskean. Aimar Etxebarria izan zen moderatzailea, eta berarekin hitz egin dugu gaur Hizpidean. Hitzaldietan esandakoak eta bestelako hausnarketak ekarri dizkigu Etxebarriak, Europaren etorkizun posiblea aurreikusten joateko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Aimar Etxebarria (Iratzar): "Europak argitasuna eman behar du zentzu juridikoan erabakitze eskubideari buruz, nola eraman daiteke praktikara? Zein dira jarraitu beharreko urratsak?"00:21:28
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!