‘AHTrik ez Lautada’ plataforma: “AHT 30 metrora igaroko da zenbait lekutan, horrek herrietan eragin dezakeen kaltearekin”
Nafarroako korridorearen eta Euskal Yren arteko lotura Lautadan zehar egiteko aukera zabaldu da azken asteotan, eta Lautadako herritarrak horren aurka antolatzen hasiak dira. Aritz Albaina “AHTrik ez Lautada” plataformako kidea egon da gaur ARABA HIZPIDEn horren berri ematen. Kalte ekologiko eta gizarte aldetikoak eragingo lituzke AHT lerro berriak, eta tren soziala aldarrikatzen dute, alternatiba gisa. Zenbait herritatik 30 metro eskasera igaroko litzateke AHT, eta horrek kalte arriak eragingo lituzke herrion eguneroko bizitzan. Asanblea irekiak antolatu dituzte Lautadako herrietan, eta proiektuaren aurkako alegazioak ere Hala Bedi irratian daude eskuragarri, besteak beste, nahi duen orok sinatzeko.
-
Hizpidea: 'AHTrik ez Lautada' plataforma: "AHT 30 metrora igaroko da zenbait lekutan, horrek herrietan eragin dezakeen kaltearekin"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!