Agur 78 ekimenak mobilizazioa deitu du larunbatean Gasteizen
Kataluniako parlamentuak independentzia aldarrikatu du urriaren 27an. Aldi berean, Katalunian ere 155. artikulua aplikatu nahi du Espainiako Gobernuak.
Agur 78 ekimenak gogor salatu du Espainiako Gobernuaren neurri hau: “Artikulu hau martxan jartzeak 78ko erregimenaren ahulezia are argiago utzi du. Estatu Espainolaren izate antidemokratikoa berriro ere ziurtatu digute”, salatu dute.
Hori dela, urriaren 28an, 18:30etan, mobilizazioa deitu dute Gasteizen. Konstituzio plazatik abiatuko da hau.
Mobilizazioaren kartela
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!