Adi elkartea: “Gasteizko Udalak ez du asmorik auditoria bat egiteko, FCCren dirua nora joan den ikertzeko”
Joan den astean jakin genuen Gasteizko Udalaren ustezko iruzurra ikertzen ari dela epaitegi bat: prebarikazio delitua egin edo diru publikoa bidegabe erabili ote zuen ikertzen ari da, zaborra biltzeko bi kamioiren erosketan. 660.000 euro ordaindu zituen —BEZa aparte—, eta kostua askoz baxuagoa zen, Javier Maroto alkate zen garaian. Ustelkeriaren aurkako ADI elkarteko kide den Unairekin hitz egin dugu gaiaz, aspaldi salatu baitzuten FCCren jardun iluna. Gaia larritzekoa dela esan digu, gasteiztar guztion diruaz ari baikara.
-
Hizpidea: Adi elkartea: "Gasteizko Udalak ez du asmorik auditoria bat egiteko, FCCren dirua nora joan den ikertzeko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!