Herrira mugimendua
ENTZUN:{audio}120208AmaiaEsnal.mp3{/audio}
AUDIOA JEITSI
Euskal presoak eta iheslariak etxeratzeko helburuarekin sortu berri den Herrira mugimenduak bere lehenengo urratsa eman zuen joan den igandean Kursaalen egindako aurkezpenean.Egin Dezagun Bidea ekimenak lortutako dimentsioei jarraiki,bestelako baliabide,antolaketa eta ekimen berritzaileen aldeko apustua egin dute dinamika emankorragoak eta zabalagoak bilatze aldera.Gatazkaren konponbidearen prozesuan herritarren eta batez ere presoen parte hartze zuzenaren garrantzia aldarrikatu dute.Epe motzera,gaixorik dauden presoen kaleratzearen alde egingo dute,besteak beste,Txus Martinen kasuari erreferentzia eginez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!