Unai Apaolaza: “Ekimen konkretuen bitartez antolatuko gara”
Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Gasteizen Ehun Ekimena.
Gaur, urtarrilak 22, Ehun Ekimenaren aurkezpena eginen da Hala Bedi Irrati ondoko lokalean (Bueno Monrreal kalean). Honek otsailaren 15ean Euskal Errepublikaren eguna ospatzea proposatu dio euskal gizarteari, betiere, pedagogia independentista baten baitan.
Ekimenaren inguruan mintzatzeko, bertako kidea den Unai Apaolaza izan dugu Hizpidean. Ekimenaren sorrera eta ibilbideaz mintzatu gara, Gipuzkoan sortu eta Euskal Herriko lurralde guztietara iritsi dela azalduz, tokian-tokiko gaiak landuz, baina guztien arteko sare bat ehunduz, izenak dioen bezala.
Otsailaren 15erako, Euskal Errepublikaren eguna ospatzeko, dagoeneko 22 herri eta auzo baino gehiago batu zaizkiela azaldu digu, baita gehiago batzea espero dutela ere. Horretarako hainbat aurkezpen burutzen ari dira eta, erran bezala, gaur arratsaldean, Gasteizkoa burutuko dute.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!