Ivan Martin (Berriztu): “Arraroa da esatea larrialdi klimatikoan gaudela eta ondoren erregai fosilak erauztea”
Armentia 2 putzuan zundaketak egiteko baimena eman du Espainiako Ingurumen Ministerioak.
Berriztuk salaketa jarri du Audientzia Nazionalean, Armentia 2 putzuan dauden proiektuetan irregulartasunak antzeman dituztelako. Bere garaian Fracking bidez ustiatu nahi zuten zonalde honetan, orain zundaketak egiteko baimena jaso dute, metodo konbentzionalekin erauzi daitekeen ikusteko.
Berriztuko Ivanek proiektu honen arriskuak gogorarazi dizkigu, eta eman diren irregulartasun ezberdinak aipatu dizkigu. Mobilizazioetara adi egoteko oharra eman dute Berriztutik.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ivan Martin (Berriztu): "Arraroa da esatea larrialdi klimatikoan gaudela eta ondoren erregai fosilak erauztea"00:14:25
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!