Andoni Olariaga: “Biolentziaren erabileratik etorri da Giza Eskubideen ezartzea”
Giza Eskubideen inguruan aritu da Andoni Olariaga filosofoa, Zebrabidea saioan. Historiako lorpen gisa izendatzen ditu Olariagak Giza Eskubideak. Haatik, ikuspuntu kritikoari eusten dio, izan ere, Giza Eskubideen Deklarazioa aldatzen eta moldatzen joan da modu arbitrarioan, eta kontraesanez bustitzen.
Era berean, giza eskubideak erabili izan dira estatuen nagusitasuna bermatzeko eta alderantziz ere bai, pertsonak babesteko. “Historian beti jarri izan dira bizitzaren gainetik giza eskubide kolektiboak”, dio Olariagak. Eta, orain ere maiz hala segitzen du, nahiz eta a priori kontraesankorra izan bizitza edozeren gainetik lehenestearekin. Euskal Herriko adibide zehatzera ere jo du berez sinplea diruditen axiomak duten konplexutasuna agerian utziz: “Nola izan daiteke ETA izatea Giza Eskubideen kontrako erakundea? Giza Eskubide batzuen aldeko jarduna izan da”, dio, “ados egon ala ez”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!