Montauk eta Izaki Gardenak, erraietako soinuen lekuko
Azken asteotan, bi talde gasteiztarrek diska berriak kaleratu dituzte, Erraia Diskoak zigilupean: Montauk-ek 'Geruzak' izeneko lana aurkeztu zuen urrian, eta azaroaren amaieran, Izaki Gardenak taldeak 'Dena Oskol' diska berria argitaratu du.
Nobedade hauek aitzaki hartuta, Montauk taldeko Beñat Goitia eta Izaki Gardenak-eko Jon Basaguren bildu ditugu Zuloa Irudian HalabeditaROCKeko edizio berri batean.
Bi belaunaldi ezberdinetako musikariak dira eta, azken aldian, elkarlanean aritu dira Erraia Diskoak zigilua sortzeko, beste kide batzuekin batera. Solasaldi interesgarri honetan, euren sorkuntza prozesuen inguruan aritu dira Goitia eta Basaguren. Kantaren sorreratik, taldearekin lantzera. Entsegu lokaletik, estudioan grabatzera. Eta diskaren ediziotik zuzeneko emanaldietara.
Aurki, lan berriak aurkezteko lehen kontzertuak eskeiniko dituzte biek. Montauk-en kasuan, abenduaren 23an Oihaneder Euskararen Etxean izango da, 360º-ko emanaldi batean. Eta Izaki Gardenak-en lan berria zuzenean entzuteko lehen geltokia Jimmy Jazz aretoa izango da, urtarrilaren 12an.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!