Estitxu Villamor (Errekaleor Bizirik): “Feminismoa ulertzeko modu ezberdinak islatu nahi izan ditugu”
Urriaren 19tik 21era Jardunaldi Feministak antolatu dituzte Errekaleor Auzo Askean. Hiru eguneko egitarauan, feminismoa ulertzeko modu ezberdinen arteko elkarrizketa emateko aukera izango da, auzoarentzako eta Herri Mugimenduarentzako baliogarriak izan daitezkeen eztabaidak ematea da asmoa.
Estitxu Villamor Errekaleorreko bizilaguna izan dugu Hizpidean, eta jardunaldietako edukien inguruan hitz egin digu. Genero zapalkuntzaren jatorria, borroka feministen bilakaera eta etorkizunerako estrategia feministak landuko dira Jardunaldietan.

Otorduak bertan egiteko aukera izango da, haurren zaintza txokoa ere antolatu dute auzoko bizilagunen artean, eta Errekaleorren lo egiteko aukera ere izango da behar dutenentzako. Horretarako errekaleor.jardunaldifeministak@protonmail.com helbidera idatzi behar duzue zuen beharrak adieraziz.
Elkarrizketa osoa entzungai.
-
Hizpidea: Estitxu Villamor (Errekaleor Bizirik): "Feminismoa ulertzeko modu ezberdinak islatu nahi izan ditugu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
