Ekozinemaldia
Hemen dago 12. EkoZinemaldia, beste urte batez, indarrez beterik. Planetari eragiten dioten arazoen ikuspegi globala ematen ahaleginduko gara, aurtengoan ere. Fokua energian jarriko badugu ere (zentral hidroelektrikoak, erregai fosilak…), energiarekin lotutako beste jarduera askotaz ere jardungo dugu: meatzaritza, ura, elikadura, teknologia eta abar. Eta, jakina, energiaren askotariko eraginak izango ditugu ikusgai, ingurumenean nahiz gizakiengan dituenak, eskubide demokratikoetan dituenak, eskubide kolektiboetan dituenak, emakumeen eskubideetan dituenak eta abar.
