Mugikortasun gutxiko pertsonen taxi-zerbitzuko laguntzak murriztu dituztela salatu du Eginaren Eginez elkarteak
Igor Nabarrorekin hitz egin du ARABA HIZPIDEk, Eginaren Eginez elkarteak mugikortasun gutxiko pertsonen taxi-zerbitzuko laguntzak murriztu dituztela salatu duela-eta. Orain arte, zerbitzua Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren artean kudeatzen zen, baina zerbitzuaren kudeaketa osoa hartu du bere gain Aldundiak. Horren ondorioz, orain arte taxia erabili izan duten zenbait pertsona zerbitzurik gabe geratu direla salatu du elkarteak, euren egoera aldatu ez den arren. Horren arrazoietako bat da erabiltzaileen egoera ekonomikoa hartuko dela kontuan hemendik aurrera, eta elkarteak erabat bidegabekotzat hartu du neurria. Aldundiak ez du kontuan hartu, gainera, mugikortasun gutxikoen kolektiboen iritzia, Nabarroren esanetan.
-
Hizpidea: Mugikortasun gutxiko pertsonen taxi-zerbitzuko laguntzak murriztu dituztela salatu du Eginaren Eginez elkarteak??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!