Maider Aramendi (Emakume Baserritarren Elkartea): “Emakume Baserritarraren Estatutua ez doa panfleto huts batetik harago”
Emakume Baserritarren Elkarteko kidea da Maider Aramendi. Berak eman digu emakume baseritarrek bizi duten errealitatearen berri, sarritan izaten dugun ikuspegi mitifikatutik ihesi. Orain gutxi onartu den Emakume Baserritarraren Estatutua hartu du hizpide Aramendik, eta bere ezadostasuna adierazi du: landa eremuko emakumeak hartzen omen ditu kontuan, eta eremu horretan baserritarrak direnak eta ez direnak ere badaude. Langile gisa dituzten eskubideak ere ez omen ditu jasotzen Lege estatusa ere ez duen testu horrek. Euren egoera duintzeko borrokaren nondik norakoak azaldu dizkigu EBELeko kideak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!