Uxue Rio (Itaia): “Indarkeria matxista ukatzen duten berdinek erasoak erabiltzen dituzte diskurtso arrazistak zabaltzeko”
2025ean sartu eta egun gutxira lehenengo erailketa matxista izan da Euskal Herrian. "2024an gutxienez 5.212 emakumek pairatu zuten eraso matxistaren bat, 2023an baino %8 gehiago."
Barakaldoko emakume baten erailketarekin hasi da urte berria Euskal Herrian. Itaiatik seinalatu dute, “matxismoa eguneroko albiste izaten jarraitzen duela”. Uxue Rio Itaiako kideak “arazoa normalizatzen ari dela” dio, indarkeria matxista kasuak “oso txertatuta” bai ditugu gure gizartean. Naturalizazio honek, erasoen aurrean erantzunak “oso partzialak” eta ” oso jende gutxiren parte hartzea” dakar.
Horrez gain, gero eta gehiago dira indarkeria matxista diskurtso erreakzionarioa elikatzeko erabiltzen dutenak. “Indarkeria matxistak erantzun urgente eta sendo bat behar duela azpimarratu du Uxue Riok. 2025ari begira, Itaiatik, beharrezkoa ikusten dute “kolektibo ezberdinen elkarlana sustatzea erasotzaileen inpunitatearen aurka egiteko.”
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Uxue Rio (Itaia): "Indarkeria matxista ukatzen duten berdinek erasoak erabiltzen dituzte diskurtso arrazistak zabaltzeko"00:06:18
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!