Okupazioaren aurkako neurri berriari ezetz esan diote Gasteizen, hainbat Gaztetxek eta kolektibok deitutako elkarretatzean
Gaur, behin betiko bozkatuko da okupazioaren aurkako lege-aldaketa kongresuan. Atzo, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat Gaztetxeetako kideek; aldarrikatu dute "okupazioaren aurkako kriminalizazio oro gelditzea, eta okupazioaren aurkako neurri konkretu honi ezezkoa bozkatzea."
Azaroaren 14an proposatu zuen EAJak, Espainiako Diputatuen Kongresuan, okupazioaren aurkako neurri berria. Hainbat alderdiren babesa jaso zuen alderdi jeltzalearen proposamenak: UPN, CC, PP, ERC, Junts eta EH Bilduk bozkatu zuten neurriaren alde.
50etik gora eragilek, Euskal Herriko hainbat Gaztetxe, espazio eta gazte asanbladek, egin zuten bat atzoko mobilizazioan. Ez da lehen aldia okupazioaren kriminalizazioa helburu duen lege aldaketa honen aurka egiten dutela. Pasa den azaroaren 22an egin zuten lehenengo agerraldia, kongresuan neurria aurkeztu eta zortzi egunera.
Atzo, neurri berri hau onartzearen bi ondorio nagusi seinalatu zituzten. Batetik, “okupazioa epaiketa bizkorrez” epaitzea; modu horretan, “jabe handi eta ertainen interesak” babestuko bai dira. Aldi berean, “klase desjabetuak etxebizitza eskubidea asetzeko edota antolakuntzarako espazioetarako sarbiderako aukera” galduko dutela salatu dute.
Bigarren ondorioari dagokionez, adierazi zuten “okupazioaren gaia faxismoak darabilen gai nagusietakoa” dela. Faxismoak egungo ezegonkortasunaren erruduntzat “langile klasearen kapa kolpatuena” hartu eta “okuparen figura estigmatizatu” bat zabaltzen dutela salatu dute elkarretaratzean.
Neurriaren alde bozkatu duten alderdi oro seinalatu zuten erantzuletzat. Egoera honen aurrean beharrezkoa ikusi dute “okupazioaren aurkako ofentsibaren ondorioak pairatuko ditugunok gure kabuz antolatzea eta okupazioaren kontrako kriminalizazioa borrokatzea.”
Hona hemen mobilizazioan bat egin duten seinalatzaileen zerrenda:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!