Gorka Menendez (Siria): “Israelek edozer gauza egingo du estatu islamikoari laguntzeko, baita Estatu Batuarrek ere”
10 urte daramatza Siriako gerrak guztiz egonkortu gabe. Iragan astean Aleppo hartu zuten matxinoek, Siriako bigarren hiri handiena. Jarraian, hegoaldera egin, eta Aleppo eta Damasko artean dagoen Hama hiria hartu zuten. Bart HTS koalizio islamistako matxinoek Bashar al-Assaden erregimena mendean hartu zuten.
Siriako gerraren azkenengo gertakariak eta egoera geopolitikoaren analisi labur bat egiteko Gorka Menendez izan genuen gurekin iragan ostiralean. Geroztik, asteburu honetan bertan, Siriako matxinoek Bashar al-Assaden erregimena mendean hartu eta Errusiara ihes egin du presidenteak. Aste honetan zehar, Siriako egoerari buruzko informazio eguneratua izango dugu Hizpidean.
Sirian gertatzen hari denak maila globalean etorkizunean izan ditzakeen ondorio posibleei buruz ere mintzatu ginen. Hurrengoa azpimarratu zuen Gorka Menendezek: “Desestabilizazioa goraka doa, Europan Ukraina era Errusia arteko gerra dago, baita Ekialde Hurbilean ere; Txina Taiwanekin mugitzen hasi ezkero III. mundu gerran geundeke.”
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Gorka Menendez (Siria): "Israelek edozer gauza egingo du estatu islamikoari laguntzeko, baita Estatu Batuarrek ere"00:25:22
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!