Adriana Urmeneta (Errigora): “Ekoizleak presente egon behar dira proiektuan”
Martxan da beste urte batez Errigoraren kanpainia: "Agerreko uzta euskarari puzka." "Urtaroz urtaro, gutxitu ordez elkartasuna biderkatuz doa", eta aurten, "auzolan erraldoi" bati esker sortu dituzte orain salgai dauden Nafarroa-hegoalde eta erdialdeko produktuekin osatutako saskiak.
Ekoizle eta bolondresak etengabe ibili dira elkarlanean aurten, urriaren 24ean hasi zen kanpainia aurrera eramateko. Hiru saski eratu dituzte: beltza, berdea eta gorria, produktu berriak eta joku gehigarri bat ere izango dituzte salgai aurten. Azaroaren 14erarte egongo dia eskuragarri, eta Hala Beditik zozketa egingo dugu Hala Belarrien artean, ez galdu!
Gaur Adriana Urmenetarekin hitz egin dugu kanpainiaren xehetasunei buruz.
Hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!