LABeko beste afiliatu bat kaleratu du Imegarrek, eta mobilizazio eta greba deialdiekin erantzungo dute langileek
Elkarretaratzeak egingo dituzte ostiral honetan eta datorren asteko astelehenean lantegiaren aurrean, 13:30etatik 14:30etara. Ondoren, egoerak berdin jarraitzen badu, grebara joko dute beharginek. through Aiaraldea.eus
Iragan astean jakinarazi zuen LABek Imegar enpresak bere afiliatu bat kaleratu zuela lan sindikala egiteagatik. “Delegatu horrek langile asanblada batean salatu zuen enpresa irabazien banaketa bidegabea egiten ari zela. Enpresak informazio hau langileei ezkutatu egin die eta argitara atera den momentuan, errepresalia eta xantaiak bata bestearen atzetik etorri dira”.
Hain zuzen, sindikatuak jakinarazi du bigarren afiliatu bat kaleratu dutela aste honetan. Horren ondorioz, langileek bi asanblada egin dituzte, “kaleratze hauen aurrean erantzuna artikulatu ahal izateko eta bi lankideak euren lanpostuetara bueltatzea eskatzeko”. Bilera horietan adostu zuten mobilizazioekin hastea eta, erantzun positiborik jaso ezean, grebara jotzea.
Bi elkarretaratze deitu dituzte. Bihar (ostirala) egingo dute lehena, 13:30etatik 14:30etara, lantegiaren aurrean; eta berriz bilduko dira astelehenean, ordu eta toki berean. “Elkartasun eta borrokarako deia” luzatu du LABek, “bai lantokian, baita eskualdean ere”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!