Krisi klimatikoa | Sei urrats ekofeministagoa izateko
Sukar Horiko kidea den Lamiaren kolaborazioa.
Iazko azaroan Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako deialdiarekin bat egin zuen Sukar Horiak, zaintza-sistema osoari arreta jartzeak oso ate interesgarria irekitzen duelako: kapitalaren logika hautsi behar dela eta bizia bera erdigunean jarri behar dela aldarrikatzekoa. Horregatik, feminismoak askotan egiten duen zerbait egitea bururatu zaigu, aholku praktikoak ematea gure egunerokoan doikuntza txikiak egiteko: Sei pausu ekofeministagoa izateko. Sei pausuz erraz, Sukar Horia taldeko Lamiak azaldu dizkigunak.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!