Iñigo Leza (EH Bizirik): “Makroproiektuen uholde bat ematen ari da, lurraldea defendatu behar dugu”
Manifestazio nazionala egin zuten larunbatean Gasteizen, politika ekosozialen alde.
“Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik” lelopean manifestazioa burutu zuten milaka herritarrek Gasteizen larunbatean. Zentral eoliko eta fotovoltaikoak, makronegutegiak, AHTa… Euskal Herriko lurrak mehatxatzen dituzten proiektu ugari aipatu zituzten manifestazioan, eta “ondasun komunalak hobetzera” bideratuko den politika eskatu zuten.
Euskal Herria Bizirik Ekimeneko kide den Iñigo Leza izan dugu gaur Hizpidean. Berarekin aletu ditugu dauden mehatxu ezberdinak, Eusko Jaurlaritzaren energia trantsiziorako proposamen berria eta haien ustez nondik etorriko litzatekeen konponbidea. Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñigo Leza (EH Bizirik): "Makroproiektuen uholde bat ematen ari da, lurraldea defendatu behar dugu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!