Josu Etxaburu (Gure esku): “Egunero agerian uzten da burujabetza osoaren faltak zer nolako atzerapausoak ekartzen ari den.”
"Erabakitzeak ez du gizarte bat zatitzen, indartu egiten du."
Gure Esku-k nazioarteko konferentzia bat antolatu bihar apirilaren 22rako, Ficoban (Irun), Itsasargia eztabaidaren egitasmoaren barruan. Orain hamar urte, Ficoban aurkeztu zuten Gure Esku-ren herri dinamika, eta hamarkada baten ostean, bertara itzultzeko gonbita egin digu Josu Etxaburu bozeramaileak gaur goizean Hala Bedi irratiko Hizpidea saioan.
Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea egikaritzeko ditugun oztopo eta aukeren inguruan galdetu diogu Gure Eskuko bozeramaileari. Itsasargia herritar hausnarketak eman duenaz ere hainbat azalpen eman dizkigu Josuk. Uztailaren 1ean Euskal Herrian Frantziako Tourra hasiko da, horretara ere begira dago Gure Esku.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Josu Etxaburu (Gure esku): "Egunero agerian uzten da burujabetza osoaren faltak zer nolako atzerapausoak ekartzen ari den."??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!