Ainhoa: “Kimuak dakarren proposamena Euskal Herriari zabalduriko proposamena da, oraindik ere eraiki gabea, hartu-emanean eraikitzeko.”
"Gaur egun Euskal Herrian Herri mugimenduak oraindik ez du Herri boterea eraikia."
Euskal Herrian paradigma iraultzaile berri bat sortzeko eta zabaltzeko asmoz sortu da Kimua ekimena eta larunbat honetan hilak 21, jardunaldi politikoak antolatu ditu Gasteizen. Hori aitzaki hartuta elkarrizketa dugu Ainhoa Kimuako kidea.
Jardunaldiak harrera batekin hasiko dira goizeko 09:30tan Gasteizko Aldabe Zentro Zibikoan. Lehen hitzaldiak berriz, goizeko 10etan izango dira eta ez mistoak izango dira. Alde batetik, “Marko autonomo ez mistoen beharra eta abangoardia” jorratuko da Aldaben bertan. bestetik eta ordu berean, “gizonen despatriarkalizazio tresnen beharraz” ariko dira Bueno Monreal kaleko 16.eneko Hala Bediren lokalean.
Eguerdian berriz, “Nazio auzia eta euskal aberria eztabaidagai” izango da Aldaben. 14etan indarrak berreskuratzeko bazkaria izango da Hala Bediren lokalean, aukera beganoa eta “halal” ere izango da.
Jardunaldiak, arratsaldeko 17etan Aldaben “Herri mugimendua. Diagnostikoa eta proposamen bat ziklo politiko berri baten irekieran” izango dute mintzagai.
Ainhoak jardunaldi politiko hauen egitarauaren xehetasunak ekarri dizkigu Hizpideara.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ainhoa: "Kimuak dakarren proposamena Euskal Herriari zabalduriko proposamena da, oraindik ere eraiki gabea, hartu-emanean eraikitzeko."00:07:05
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!