Trilar eta Eneko (Auzoan Bizi): “Gure eta familiaren presioaren ondorioz gauzak aldatzen hasi dira”
Gaur 17 egun igaro dira Berakah-k argia moztu zienetik.
Chanila eta Robenson Berakah elkartearen jabetzako etxe batean bizi dira, adin txikiko bi haurrekin. Joan den ostegunean Auzoan Biziko kideek salaketa publikoa egin zuten, Berakahk familiari argia moztu ziola azaltzeko, eta argia itzuli ziezaiela exijitu zioten elkarte kristauari. Gaur 17 egun bete dituzte argirik gabe, eta egoera ez da konpondu.
Eneko eta Trilar Auzoan Biziko kideak izan ditugu gaur Hizpidean, eta haiek azaldu dizkigute auziaren nondik norakoak. Argindarraren ordainketetan egondako irregulartasunak, familiaren prestutasuna ordaintzeko, udalaren papera… hainbat konturi buruz aritu gara, Berakahri presio egiten dabiltzan bitartean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Trilar eta Eneko (Auzoan Bizi): "Gure eta familiaren presioaren ondorioz gauzak aldatzen hasi dira"00:19:17
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!