Osasun mentala eta militantzia | Antipsikiatria Vol I.
Instituzio psikiatrikoak ulertzen, gizarteko dinamikak ulertzeko.
Abenduko kolaborazioan instituzio psikiatrikoaren inguruan ibili zaizkigu hizketan Ania, Hilargi eta Haize. Egitura psikiatrikoa, bere praktika eta funtzionamendua ulertzen baditugu, gizartean ematen diren pentsamolde, dinamika eta funtzionamenduak hobeto ulertu ditzakegula adierazi dute, izan ere, gizarte osoari eragiten dion egitura dela azpimarratu nahi izan dute.
Beste gai batzuen artean, zentzuzkoa denaren eta zentzuzkoa ez denaren inguruan dagoen zapalkuntzari buruz ere aritu zaizkigu, zapalkuntza estruktural bat bezala identifikatuz. Zapalkuntza honen erroak eta gure artean dituen eragin sozialak ere aipatu dituzte
Gogoratu eztabaida kolektiboa aberasteko, gaiaren inguruko hausnarketak, galderak edo dena delakoa partekatzeko, email propio bat badutela osasun mentala eta militantziaren inguruko kolaboratzaileek: osasunmentalaetamilitantzia@gmail.com
Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen utzi dizkigute hainbat link gaiaren inguruan:
https://psicologiaymente.com/clinica/psiquiatria-critica
Es hora de que las feministas escuchemos a las mujeres locas
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!