Jone Zalduegi (Emoki): “Sare sozialen eraginez, nerabeek besteen bizitza idealizatuta ikusten dute, horrek espektatiba asko sortzen ditu, eta frustrazio handia”
"Hiperkonektibitateak" haur eta nerabeetan daukan eragina aztertu dute Emoki elkartean.
Sare sozialen eta teknologia berrien gorakadak “hiperkonektibitatea” ekarri du gizartera. Guztioi eragiten digun errealitate honek, haur eta nerabeetan eragin berezia izaten du. Inoiz baino konektatuago gauden honetan, haurrek bakardadea aipatzen dute geroz eta gehiago.
Jone Zalduegi Emoki elkarteko kidea da, eta bertan sustantzia gabeko adikzioak aztertzen egiten dute lan. Bera izan dugu gaur Hizpidean, eta berarekin aztertu dugu hiperkonektibitateak haur eta nerabeetan daukan eragina. Eragin emozionala, autopertzepzioan eta besteak ikusteko moduan daukan eragina, genero aldagaiak dakartzan ezberdintasunak…
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jone Zalduegi (Emoki): "Sare sozialen eraginez, nerabeek besteen bizitza idealizatuta ikusten dute, horrek espektatiba asko sortzen ditu, eta frustrazio handia"00:31:54
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!