Eta denok desheterosexualizatzen bagara?
LANTEGIA: Eta denok desheterosexualizatzen bagara?
Heterosexualitatea ez da gure desira orientatzeko modu bat soilik. Heterosexualitatearen atzean, mundua ulertzeko, egituratzeko eta gainontzeko pertsonekin harremanak izateko modu bat ezkutatzen da. Aukera bakar moduan aurkezten zaigu, baina aukerak zabalagoak dira. Harreman afektiboak bikotetik haragoko saretzat har genitzake, praktika erotikoak moral sexual ezarritik at eraman ditzakegu, edota gure generoa adierazteko modu anitzagoak izan. Nola eraikitzen da gure desira? Nolako harreman afektiboak
izaten ditugu? Gure generoa eroso bizi
al dugu?
HIZKUNTZA: Euskara
TREBATZAILEAK: Hiruki Larrosa, parekidetasunari eta sexu- nahiz genero-aniztasunari buruzko prestakuntza, aholkularitza eta bidelaguntza eskaintzen dituen kooperatiba.
LEKUA: Emakumeen Etxea
DATA: Urtarrilak 15 eta 22
ORDUTEGIA: Larunbatak 10:00-14:00
HARTZAILEAK: Mistoa
Izen emateak:
- https://cutt.ly/MULvh3H
- 010
- Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak