Ainara Villaño: “Segregazioak duen hezkuntza sistema batek gehiegizko porrota eta eskola uzte goiztiarra eragin ditzake”
Euskadiko ikasleriaren bilakaera soziodemografikoa aztertu dute ikerketa batean.
Silvan & Miracles aholkularitza elkarteak Euskadiko ikasleriaren bilakaera aztertu du, eta ondorio interesgarriak atera dituzte, aurrera begira lagundu dezaketenak euskal hezkuntza sistemak dituen arazoak konpontzen. Ainara Villaño elkarteko kidea da, eta berak azaldu dizkigu txostenaren emaitzak.
Segregazioaz, meritokraziaz, hezkuntza ereduez eta beste hainbat konturi buruz hitz egin dugu. Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ainara Villaño: "Segregazioak duen hezkuntza sistema batek gehiegizko porrota eta eskola uzte goiztiarra eragin ditzake"00:15:44
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!