Analisi Politikoa | Okupazioaren kontrako ofentsiba aztertuz, Andrea Bartolorekin.
Azken gertakariak, krisi ekonomikoa, klasismoa eta arrazakeria, okupazioaren kontrako ibilbide juridikoa, klase ertain anti-okupa...
Andrea Bartolo Bilboko AZET etxebizitza sindikatuko kidearekin urteko bigarren kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan okupazioaren kontrako ofentsiba izan dugu Hizpide. Arlo ezberdinetatik aztertu dugu, azken asteetako gertakariekin sortutako polemika mediatiko-politikotik abiatuta.
Krisi ekonomikoaren testuinguruan kokatu du okupazioaren kontrako ofentsiba, eta bertan erabiltzen diren diskurtsoa eta helburuak aztertu ditu. Diskurtsoaren kutsu klasista (pobreen kontrako gerra) eta kutsu arrazista (pobreen arteko gerra) nabarmendu ditu, eta juridikoki ere okupazioaren kontra emandako azken pausoak azaldu dizkigu.
Ofentsiba politikoa ere jasaten ari da okupazioa, okupen kontra antolatzen ari den klase ertainaren mobilizazioak ikusi dira, eta Desokupa bezelakoen gorakada ere aztertu du. Aurrera egiteko gako politiko batzuk ere utzi dizkigu Bartolok, “okupazioa zabaldu, okupazioaren identitatea apurtuz”.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Analisi Politikoa | Okupazioaren kontrako ofentsiba aztertuz, Andrea Bartolorekin.00:29:46
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!