Venezuela | Nola enpresari baten atxiloketak kolokan jarri dituen oposizioarekin negoziaketak
Mikel Morenoren kolaborazioa, Caracastik.
Alex Saab enpresari venezolarra ia 500 egunez izan dute atxilotuta Cabo Verden, Estatu Batuen aginduz. Venezuelaren kontrako blokeoa sahiesteagatik zuten jo puntuan Saab, eta Venezuelak ere arrazoi beragatik emana zion diplomatiko estatusa. Azkenik, AEBek lortu dute Saab estraditatzea eta Floridan epaituko dute dirua zuritzea leporatuta. Estradizio honi erantzun gisa, Maduroren gobernua altxa egin da oposizioarekin negoziatzeko osatutako mahaitik, Mexikon egiten ari ziren dialogo prozesua bertan behera utzita. Azaroaren 21ean izango dira hauteskundeak Venezuelan.
Mikel Morenok Caracastik bertatik hitz egin digu Alex Saaben atxiloketari buruz eta horrek ekarri dituen ondorioei buruz. Kolaborazio osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Venezuela | Nola enpresari baten atxiloketak kolokan jarri dituen oposizioarekin negoziaketak00:19:56
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!