Ekainaren 28an LGTBIQ+ komunitatearen aldarria Gasteizko kaleetan entzungo da
Sexu-genero disidentziaren borroka eguna da gaurkoa. "Transfobiari antolakuntzaz eta autodefentsaz aurre egin" leloarekin manifestazioa 19.00tan Andra Mari Zuriaren plazatik.
Ekainaren 28 guztietan bezala, Stonewalleko istiluak gogoratu eta lehen planora ekartzen dira LGTBIQ+ mugimenduaren borrokan hain garrantzitsuak izan ziren egunak. Ekainean gainera Francisen erahilketa ere salatu du E28 koordinadorak Gasteizen, Euskal Herriko sexu-genero disidenteen borrokan garrantzia berezia izan zuen erahilketa.
Koordinadorako Trilarrekin hitz egin dugu Hizpidean. Berak ekarri dizkigu aurtengo aldarriak, eta mobilizaziorako deia egin du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
