Multinazionalei %15eko zerga, alde onak eta arriskuak, Eliza katolikoaren pederastia sistemikoa, AEBak eta Txina…
Ekonomia eta geopolitika kontuak Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren eskutik.
Gaurkoan ekonomia eta geopolitikaz aritu gara bi asteroko kolaborazioan. Lehenik, G7ak proposatutako zerga berriari buruz hitz egin digu Zelaiak, multinazionalei % 15eko zerga ezartzeko asmoez. Ideia interesgarria dela esanda, izan ditzakeen zenbait arrisku aipatu dizkigu Zelaiak.
Bestalde, Municheko artzapezpikuaren kasua aipatu digu. Kargua utzi du, argudiatuta eliza katolikoa ez dela gai pederastia kasuen aurka egiteko. Pederastia kasuen sistemikotasunaz hitz egin digu Zelaiak, bai eliza katolikoan eta bestelako Gobernuz Kanpoko Erakundeetan.
Estatu Batuen eta Txinaren arteko gatazkaz ere hitz egin dugu. Eszenatoki multipolar berrira egokitzeko AEBak hartutako estrategia berria aipatu digu Zelaiak, eta Errusia eta Iranekin dauzkan taktikak ere ekarri dizkigu.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Multinazionalei %15eko zerga, alde onak eta arriskuak, Eliza katolikoaren pederastia sistemikoa, AEBak eta Txina...00:34:41
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!