Zigor Oleaga (Argia): “Badago aurpegi publiko bat turistifikazioa bultzatzen, Arabatur, baina bada beste aktore garrantzitsu bat ez dena publikoki agertu, Gustavo Antepara Benito, PPko zinegotzi ohia”
Kutxikotxokotxikitxutik blogeko kideekin egindako ikerketa lana azaldu digu Oleagak.
“Esku batekin etxebizitzak erosi, bestearekin araudia moldatu” zioen Argian ateratako ikerketa erreportaiak. Eta hala azaldu digu Zigor Oleaga kazetariak ere Hizpidean. Gasteizko eta batez ere Alde Zaharreko turistifikazioan hainbeste kezka sortzen ari den honetan, etxebizitza turistikoen erabilera arautzen duten neurrien atzean ze interes talka dauden ikusarazi digu kazetaritza lan honek.
Zigor Oleaga bera izan dugu gaur saioan, eta berak azaldu dizkigu bai Gustavo Antepararen perfila, bere enpresa munduko ibilbidea eta ibilbide politikoa, eta horrek nola eragin ahal izan duen Gasteizko turistifikazio prozesuan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Zigor Oleaga (Argia): "Badago aurpegi publiko bat turistifikazioa bultzatzen, Arabatur, baina bada beste aktore garrantzitsu bat ez dena publikoki agertu, Gustavo Antepara Benito, PPko zinegotzi ohia"00:33:20
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!