Markel Arriolabengoa (Tantai): “Guk kontsumitzen duguna guk ekoiztu behar dugu, nahiago dut Txiletik pinu bat ekarri baino eukalipto bat eduki etxeko salan”
Basogintza eredu berria landu nahi dute Tantai baso-jabeen kooperatiban.
Basogintzaren inguruan aritu gara gaurkoan Hizpidean. Pinuen izurritearen ostean eukaliptoek beteko omen dute Euskal Herria. Baina bada eredu horri aurre egiten saiatzen denik ere, egur ekoizpena eta basoen osasuna uztartzeko saiakerak egiten. Markel Arriolabengoarekin hitz egin dugu gaur, basozain lanetan dabil bera, eta Tantai baso jabeen kooperatiba sortzeko lanetan dabiltza, beste logika batekin arituko den basogintza sustatzeko.
Arriolabengoak hitz egin digu, lehenik, gaur egungo basogintzak dakartzan arriskuez, eta alternatibak nondik bilatu ditzakegun ondoren. Guk kontsumitzen duguna guk ekoiztean jartzen dute arreta haiek, eta Europako hainbat eredutan oinarrituta basogintza osasuntsu eta jasangarriaren bidez gure egur kontsumoa bermatzeko apustua egin nahi dute. Gainera, noski, baso lanetan aritzen direnentzat lan baldintza duinak bermatuz.
Honi heltzeko, esan bezala, Tantai kooperatiba sortzen dabiltza, eta lur jabeen kooperatiba honen funtzionamendua eta helburuak ere azaldu dizkigu Markel Arriolabengoak.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Markel Arriolabengoa (Tantai): "Guk kontsumitzen duguna guk ekoiztu behar dugu, nahiago dut Txiletik pinu bat ekarri baino eukalipto bat eduki etxeko salan"00:32:53
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!