Aitzole Araneta: “Jendeak ez du ondo ulertzen ze ezaugarri dauzkan transexualitate esperientzia daukan pertsona batek”
Trans legearen oinarriak aztertu ditugu, indarguneak, gabeziak eta erronkak.
2007ko Genero Identitate legea moldatzeko lanetan dabiltza Espainiako Gobernuan. Prentsara filtratu den aurre-zirriborroaren harira, polemika handia piztu da, eta mugimendu feministaren barruan ere sortu ditu talka nabarmenak. Aitzole Araneta transexualitate esperientzia daukan pertsona da, eta lege proiektua idazten laguntzen aritu da. Berarekin hitz egin dugu lege honen helburuak eta neurriak hobeto ulertzeko.
Orain indarrean dagoen legearen elementu nabarmenenak aztertu ditugu, eta gure gizartean sexu-genero sistema ulertzeko moldeez ere hitz egin dugu. Mugimendu feministan egondako polemika eta diskurtso transfoboez ere aritu gara Aranetarekin, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Aitzole Araneta: "Jendeak ez du ondo ulertzen ze ezaugarri dauzkan transexualitate esperientzia daukan pertsona batek"00:42:11
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!