“Grabamos todo del tirón, sin claqueta y en directo”
Gitarra eta bateria. Bateria eta gitarra. Horiexek dira Juancar eta Gonzalo bikoteak osatze duten Duna proiektuan aurkituko ditugun musika-tresnak.
Taldea 2019an sortu zuten, baina aurrez, Countach! eta Odio Koala bezalako proiektuetan ere aritu ziren.
Orain, beren lehenengo diskoa aurkeztera datoz. Pasa den urtean grabatu zuten SagaSound Studios-en Koldo Sagastume teknikariaren laguntzarekin.
Diskoan, post-rocketik abiatutako 8 kantu aurkituko ditugu, orotariko paisaia sonikoak. Baina, ahotsik ez. Euskal Herrian Sofa, Buffalo edota Pajaro1 Pajaro2 taldeak ditugu adibide, azken horiek kantuan aritzen badira ere. Momentuz diskoa plataforma digitaletan entzun ahal da, baina laster izango dituzte binilo formatuan. Diskoaren azalaren diseinua Cosmic Tentacles Studios-ek egin du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
