Iñaki Etaio (Askapena): “Boliviako eskuina prest dago MASen garaipena ez onartzeko”
"Golpe de estado en Bolivia" dokumentalaren emanaldia 19.30an Landatxo Gizarte-etxean
Ia urtebete igaro da Bolivian estatu kolpea eman eta Jeanine Añezek boterea hartu zuenetik. Covid-19aren ondorioz (edo aitzakiapean) hauteskundeak atzeratu ondoren, urriaren 18an egingo dira presidentetzarako bozak Bolivian, eta tentsio handiko egoeran dago herrialdea, ziurgabetasun askorekin.
Iñaki Etaio Askapenako kidea izan dugu Hizpidean, eta egoeraren analisi sakona egin digu. Duela urtebete emandako estatu kolpea, urte honetan izan den bilakaera eta hauteskundeetarako agertoki ezberdinak aurkeztu dizkigu Etaiok.
Gainera, Askapenak, Borroka Anti-inperialistaren Astearen barruan, “Golpe de Estado en Bolivia” dokumentala aurkeztuko dute gaur (U-8) arratsaldean Landatxo Gizarte-etxean 19.30etan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñaki Etaio (Askapena): "Boliviako eskuina prest dago MASen garaipena ez onartzeko"00:29:55
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!