Esti Rodrigez (Geu Elkartea): “Txosnara etortzekoa zen jendeari kanpainian ekarpena egiteko gonbidapena zabaldu nahi diogu”
Crowdfunding kanpaina abiatu du Geu Elkarteak.
Koronabirusak eragindako testuinguruak hainbat eragileren diru-iturriak bertan behera geratzea ekarri du. Horien artean, Gasteizen euskararen erabilera sustatzea helburu duen GEU Elkarteak ere sumatu du hori. Hainbat ekintza bertan behera geratu dira, baita Gasteizko jaietan Aihotz Plazan antolatzen den Euskal Gunea ere. Horregatik, euskara sustatzeko ekimenak antolatzen jarraitu ahal izateko, crwdfunding kanpaina bat abiatu dute itsulapikoa.eus atarian.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Esti Rodrigez (Geu Elkartea): "Txosnara etortzekoa zen jendeari kanpainian ekarpena egiteko gonbidapena zabaldu nahi diogu"00:06:58
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!